XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren 1985.eko Martxoaren 25eko Erabakia, Arrazua-Ubarrundiako Udal-Antolaketarako Egiterapidea Aukeratze-ko zehaztapidetza ebatziz.

Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko erabakia hau hartu du:
Lurraren Jaurpide eta Hiri-Antolaketari buruzko Legea egiteratzeko eta erabiltzeko, Antolaketa-Araudiko 91. Ataleko b) idazatian zehaztuta dagoen Osatzebidezko Udal-Araupidetza onartuz Arrazua-Ubarrundiako Udalbatzarrak egindako aukerari aldezko erizpena ematea, bere udal-mugarte osoaren antolaketarako bide egokitzat jotzen delako.

Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betikoa da eta, horren aurka, arduralaritza-auzipideetatik jo aurretik egin beharrezko den birrabiatze-eskea egin daiteke; eske hori Sail honen aurrean egin behar izango da, iragarpen hau argitara dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Epe horrek dirauen artean (HI1-013/85-P02-0) zehaztapidetza agerian egongo da, nornahik ikus dezan, Gasteizeko Independencia kaleko 1.1 oinean dagoen Lurralde-Antolaketa eta Etxebizitzetarako Arabako Ordezkaritzan.

Gasteiz, 1985.eko Martxoak 25.

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren 1985.eko Martxoaren 25eko ERABAKIA, Bernedoko Udal-Antolaketarako Egiterapidea Aukeratze-ko zehaztapidetza ebatziz.

Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko erabaki hau hartu du:
Lurraren Jaurpide eta Hiri-Antolaketari buruzko Legea egiteratzeko eta erabiltzeko, Antolaketa-Araudiko 91. Ataleko a) idazatian zehaztuta dagoen Osatzebidezko Udal-Araupidetza onartuz Bernedoko Udalbatzarrak egindako aukerari aldezko erizpena ematea, bere udal- mugarte osoaren antolaketarako bide egokitzat jotzen delako.

Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betikoa da eta, horren aurka, arduralaritza-auzipideetatik jo aurretik egin beharrezko den birrabiatze-eskea egin daiteke; eske hori Sail honen aurrean egin behar izango da, iragarpen hau argitara dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.